Astelehenak Letra

IZARO

Om

Letra de Astelehenak
Ilargitan astelehenak,
zenbat astez atzera.
Bidezidorretan barrena,
pilatzen da orbela.

Baina gaur ez da giro.
Gauari kea dario.

Zenbat laztan ta bat bera,
ez du asmatu gauak.
Zenbat leiho hankaz gora
epeltasun erreguan.

Baina gaur ez da giro.
Gauari kea dario.

Maitasun ezak, plazer errezak
ez dute balio.
Maitasun ezak, plazer errezak
ez dute balio.

Zenbat arerio zelatan dabiltzan.
Esaidazu berriro
zein den zure baldintza,
zoaz, ez itzuli.
Hau ez da egia.
Okela gordina, sentitu ezina.

Maitasun ezak, plazer errezak
ez dute balio.

Maitasun ezak, plazer errezak
ez dute balio.

Maitasun ezak, plazer errezak
ez dute balio.

Maitasun ezak, plazer errezak
ez dute balio.

Ilargitan astelehenak,
zenbat astez ostera.
Bidezidorretan barrena,
pilatzen da norbera.